Ikasleek 150 lizar landatu dituzte Ibarran

Ataria 2013ko martxoaren 20a

Eguraldi txarra medio, atzeratu egin behar izan zuten eguna, eta Ibarrako Udalak atzo egin zuen Zuhaitz Eguna. 2012ko irailaren hasieran betelanak egin ziren Kiroldegiaren atze aldeko lursailean, eta zuhaitzen landaketarekin lur hori egonkortu nahi izan dute. 150 lizar landatu zituzten Uzturpe Ikastolako ikasleen laguntzarekin. Lizarren landaketa 5 urtetik DBH 2 maila bitarteko ikasleen ardura izan zen. Lizarra aukeratzearen arrazoiak ere eman dituzte: «Zuhaitz arrunta da, eta baso mistoetan hazten da. Ibaien ertzean eta lur heze eta aberatsetan. Itzala eta tenperatura beroak jasaten dituenez, hezetasunari eta pipiari oso ondo eusten dio».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!