Alurr dantza taldeko kideak Zaldibian izan dira iragan asteburuan. Batetik, larunbatean egin zuten dantzarien topaketan parte hartu zuten. Bertan, 95 dantzari aritu ziren, Ibarrakoak, Ordiziakoak eta Zaldibiakoak, denak irakasle berarekin aritzen dira dantza eskoletan. Bestetik, igandeko Dantzari Txiki egunean ere izan ziren. Goizean dantza egin zuten, eta Zaldibian bertan bazkaldu eta gero, erromerian parte hartu zuten dantza talde guztiek arratsaldean. hitza