Udalak 2013 honetarako egutegia argitaratu berri du, Ibarran Euskaraz bizi nahi dut, eta zuk lagun? lelopean. Egutegiko argazkia aukeratzeko, Ibarrako Udalak lehiaketa bat antolatu zuen, baina lan bakarra aurkeztu zenez, bertan behera utzi behar izan zuten. Hala ere, euskararen nazioarteko eguna baliatuz, marrazki lehiaketa bat jarri zuten abian, Uzturpe ikastolarekin batera.
Lehiaketa horretan jasotako lan guztien artean, epaimahaiak Aratz Sarasolaren lana aukeratu zuen bere kolore biziengatik eta transmititzen duen alaitasunagatik. Bi neurritako egutegiak banatuko dituzte, formatu haundikoa bata, eta formatu txikikoa bestea.