Ibarrako Udaletik jakinarazi dutenez, Higiezinen Zergaren kuota osoaren %25eko hobaria izango da etxea errentan jartzeko Eusko Jaurlaritzaren esku utzi dutenentzat. Interesdunek martxoaren 1a baino lehen egin beharko dute eskaera, eta behar bezala ziurtatu, NANren kopia, Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenaren kopia eta 2012ko Ondasun Higiezinen Gaineko zergaren ordainagiriaren kopiarekin.