Katxalin, bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkarteak eta Ibarrako Udalako Gizarte Zerbitzuen Sailak
bularreko minbizia garaiz antzemateari buruzko hitzaldia antolatu dute. Hizlaria Katxalin elkarteko kide bat izango da, eta jorratuko diren gaiak ondorengoak izango dira: minbiziaren arrazoiak, tratamenduak, eta prebentzioa. Hitzaldia datorren asteartean, hilaren 26an, 17:00etan izango da, Ibarrako kultur etxean.
Bularreko minbizia garaiz atzemateari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio, eta honi buruz informatuta egotea funtzeskoa dela azaldu dute.