Astelehenetan irekiko dute Ibarrako KZgunea aurrerantzean

Ataria 2013ko otsailaren 21a

Otsailaz geroztik, Ibarrako KZgunean irekiera eguna aldatu egin dute, eta aurrerantzean astelehenetan izango da. Ohi bezala, hilabete batean goizez irekiko da, 09:00etatik 13:00etara, eta hurrengoa arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Horrez gain, ikastaro eskaintza ere berritu egin dutela adierazi dute KZgunetik. Ikastaroak moduluka dituzte orain multzokatuta, oinarrizko interneta, sare sozialak, irudia eta soinua, eta abar. Ikastaroez gain, Herritar Txartela egin eta Metaposta zerbitzuan izena emateko aukera ere izango da, eta herriko elkarteek, webgune bat egiteko aukera izango dute KZgunearen laguntzarekin.

Informazio gehiago nahi duenak Ibarrako KZgunera gertura daiteke, 943 023 653 telefono zenbakira deitu, edo tutor.ibarra@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!