Kontsumo taldea sortzeko bigarren saioa izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko otsailaren 20a

Lehen saioan ez zuten jende nahikoa bildu, baina jada 15 familia elkartu direla azaldu dute arduradunek

BasHerri taldeen mugimenduak martxan jarritako kontsumo taldeen bigarren bilera izango da, bihar, 18:30ean, Ibarrako kultur etxean.

Aurretik ere, BasHerri mugimenduko arduradunek lehen saio bat antolatu zuten: «Lehen saio hartan, gure asmoa kontsumo taldeen funtzionamendua azaltzea izan zen. Jende gutxi bertaratu zen, ordea, kontsumo talde bat osatzeko», azaldu du Pedro Alberdi arduradunak.

Lehen erantzun haren aurrean, Ibarran eta inguruetan kontsumo taldea osatzearen ideia ahoz aho zabaltzen saiatu dira, bai arduradunak, baita taldeko kide izan nahi duten herritarrak ere. «Jendea biltzen saiatu gara, eta badirudi bigarren saio honetarako jende gehiago animatuko dela» azaldu du Alberdik.

Horrela, beraz, bigarren saioan berriro aurkeztuko dute, sasoian saoikoa baserritik sukaldera eramateko, BasHerri taldeak prestaturiko egitasmoa. Pedro Alberdik  azaldu duenez, bi baserritarrek ere interesa azaldu dute egitasmoan parte hartzeko, eta horren arabera, 15 familia inguru beharko lituzkete taldeak ondo funtzionatzeko: «Badirudi auzoetara eta inguruko herri txikietara iritsi dela berria, eta iritsi ez bada, interesa duen edonor bertaratu dadila, bihar, kultur etxera», nabarmendu du Alberdik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!