Ibarrak ezin izan dio iaz lortutako txapelari eutsi

Ataria 2013ko otsailaren 11

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketaren jardunaldi berri bat jokatu zen herenegun Durangon. 640 kilotan, Abadiño Ak mendean hartu zuen Ibarra, iazko txapelduna.  Abadiño A taldeak tiraldi guztiak irabazi zituen, nahiz eta gogotik lan egin behar izan zuten ibartarren aurkakoan, batez ere lehen tiraldian. Ibarrak Abadiño A-ren aurka galdu ondoren, tiraldi guztiak irabazi zituen.

540 kilokoan txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten Ibarrak, Badaiotzek eta Bizindarrek. Lehen txanda Bizindarrek eta Badaiotzek jokatu zuten, eta gasteiztarrak gailendu ziren bi tiraldietan. Ondoren jokatu zuten Badaiotzek eta Ibarrak elkarren kontrako norgehiagoka. Lehen tiraldia Ibarrak irabazi zuen, baina bigarrena Badaiotzek; hortaz, bana berdindu zuten. Azken txanda Bizindarrek eta Ibarrak jokatu zuten, eta ibartarrak nagusitu ziren.

Bi jardunaldiren ondoren Ibarra eta Badaiotz berdindurik daude sailkapen nagusian. Hirugarren jardunaldia erabakigarria izango da, eta otsailaren 16an jokatuko da Ezpeletan, Merkatu plazan. 540 kiloko txapelketaren azken jardunaldiak bat egingo du 600 kiloko txapelketaren hasierarekin. Pisu honetan irabazlea nor den hiru jardunaldiren ondoren jakingo da. 640 kilokoan bezala, Ibarrak talde indartsua jarriko du goma gainean, 600 kilotan.

Sailkapena

Euskal Herriko 640 kiloko sokatira txapelketaren finala

1. Abadiño A                       15 puntu

2. Ibarra                           12 puntu

3. Ñapurrak                       9 puntu

4. Zuraide                       6 puntu

5. Murueta                       3 puntu

6. Berriozar                       0 puntu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!