Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, inauterietako astelehenean eta asteartean Ibarran TAO zerbitzua izango da, beraz, hala eskatzen den lekuetan txartela eskuratu beharko da autoa uzteko. Era berean, azaldu dute autoak espaloien gainean utzi izan direla beste urteetan, eta garabiak ematen dituela. Hala, Zubizarretako aparkalekuan utzi ahal direla autoak, txartela ordainduta, egun osoz, gogoratu dute.