Ibarrak bigarren egin du sokatirako Idiazabalgo hirugarren saioan

Ataria 2013ko urtarrilaren 29a

Idiazabalgo herriko plazako pilotalekuan jokatu zen larunbatean Euskadiko goma gaineko Sokatira Txapelketako gizonezkoen 640 kilokoen saioa. 9 talde aritu ziren eta Bizkaiko Abadiño taldea izan zen garaile, Ibarra garaituz. Abadiño eta Ibarrarekin batera Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi), Zuraide (Lapurdi), Murueta (Bizkaia) eta Berriozar (Nafarroa) sailkatu ziren otsailaren 9an Durangon (Bizkaian) izango den finalerako. Abadiñok 9 puntu eskuratu zituen jardunaldiko sailkapen orokorra finkatzeko bi tiraldiak irabazita, eta Ibarrak, aldiz, 8 puntu. 640 kiloko bigarren kanporaketa zen Idiazabalgoa eta erabakigarria izan zen. Hilaren 19ko lehen saioan, lehen multzoan, Ibarra izan zen garaile 5 puntu eskuratuz, eta bigarren multzoan Abadiño, puntu berberak poltsikoratuz. Ibarrak, lehen saio hartan, tiraldi guztiak irabazi zituen. Bi jardunaldiak jokatuta horrela geratu da sailkapen orokorra: Ibarra 18 punturekin, Abadiño 18 punturekin, Ñapurrak 15 punturekin, Zuraide eta Murueta laugarren postuan bakoitzak 11 puntu eginda eta Berriozar taldea 9 punturekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!