Loatzo musika eskolaren 10. urteurrenaren harira, ekitaldi berezia egin zuten iragan ostiralean Ibarrako udaletxean. Eskolaren sorreran parte hartu zuten erakundeetako ordezkariek hamar urteetan egindako lana nabarmendu zuten eta ikasleek, irakasleen laguntzaz, zuzeneko musika eskaini zieten bertaratu zirenei.