Goma gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren bigarren saioa jokatu zuten iragan larunbatean Mungian. Gizonezkoen 640 kiloko lehen jardunaldia izan zen, eta Ibarra sokatira taldea suertatu zen garaile.
640 kiloko sailean hamar talde ari dira lehiatzen, bi multzotan banatuta. Ibartarrak lehen multzoan daude, eta larunbateko saioko lau txandak eta zortzi tiraldiak irabazi ostean, sailkapeneko lehen postuan kokatu dira, 5 punturekin. Multzo berean, Murueta eta Berriozarrek seina tiraldi irabazita, bigarren eta hirugarren postuan dira, 3,5 punturekin. Sokarrik lau tiraldi irabazi zituen, eta laugarren postuan dago, eta Abadiño B tiraldi bakarra irabazita bosgarren da puntu bakarrarekin.
Bigarren multzoari dagokionez, Abadiño A eta Ñapurrak taldeak gailendu ziren. Multzo honetako sailkapenari dagokionez, Abadiño A eta Ñapurrak dira lehen bi postuetan, 4,5 punturekin. Zuraide hirugarren da, Iparralde laugarren eta 6 Conceyos bosgarren.
640 kiloko bigarren jardunaldia Idiazabalen jokatuko dute, datorren larunbatean, hilaren 26an. Hirugarren eta azken jardunaldia, berriz, otsailaren 9an izango da, Durangon. Ibarrak, beraz, beste bi jardunaldi ditu, maila bera mantendu, eta garaipenarekin egiteko.