EH Eguna antolatzeko batzarra egingo dute bihar, Ibarrako plazan

Ataria 2013ko urtarrilaren 18a

EH Egunaren inguruko urteroko batzarra egingo dute bihar, 09:30ean, Ibarrako plazan. Lizarran izango da aurten EH Eguna, eta ekimen desberdinak antolatzeko taldeak egingo dituzte. Egun horretarako antolatuko diren ideiak eta proposamenak jasoko dituzte, eguna zehaztu, eta ardurak banatu, besteak beste.

Ekimen honetan parte hartu nahi duen herritar oro gonbidatu dute batzarrean parte hartzera. Batzarra bukatzean mokadutxoa hartuko dute parte hartzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!