Ibarratik Leabururako bidea itxita

Ataria 2013ko urtarrilaren 16a

Ibarratik Leaburura doan errepide zatian obretan ari dira astelehenaz geroztik. Nahiz eta atzo, asteartea, lanak alde batera utzi zituzten, gaur, berriz ekingo diete obrei, eta berriz ere errepidea itxita egongo da. Ezingo da autoz pasa Apatta industrigunetik Ibarrara doan errepidean. Eguraldiak baldintzatuko badu ere astebeteko lana izango dute. Errepide ertzean, 40 metroko luzera eta hiru metroko altuera izango duen harri lubeta eta 100 metroko hormigoizko areka egiten ari dira. Ibarrako Udalak jakinarazi duenez Gipuzkoako Foru Aldundia  ari da lan hauek egiten.  asier imaz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!