Iragan urte amaierako ohiturari berrekiteko asmoa azaldu du Ibarrako Subegi Kultur Elkarteak. Hileko azken ostiralean, euskal preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzearen ondoren, afari herrikoia egingo dute Subegi Kultur Elkartean. Hilabete honetan urtarrilaren 25ean tokatzen da afaria, eta belaunaldi desberdinen topaketa honetara, herritar guztiak gonbidatu dituzte.