Afari bikaina eta giro paregabea izan zen larunbat gauean, Bedaion. Lagun artean, heldu eta gazte, 75 emakume elkartu ziren Abaetxe jatetxean. Artubi elkarteko kideek prestatu zituzten pintxoak dastatzeko aukera ere izan zen afaldu aurreko triki poteoan. Aurtengo ezustekoa, Ibarrako sokatira taldeko tiralari den Agurtzane Belokirenatzat izan zen. Afaria giro ederrean burutu bazen ere, La jodedera taldearekin goizaldera arte musika izan zuten.