Koldo Alonso zazpigarren sailkatu zen Los Arcos-eko zirkuituan

Ataria 2011ko irailaren 12a

Zona Norte Txapelketako 4. lasterketan, zazpigarren postua lortu zuen Ibarra Racing taldeko Koldo Alonsok, Series 600 mailan.

Eguraldiaren gorabeherek entrenamendu neurtuak baldintzatu zituzten, izan ere, gidariek gurpilak bi aldiz aldatu behar izan zituzten, lurzoru bustira eta lehorrera egokitzeko.

Lasterketa irteerarako laugarren postua lortu zuen Alonsok, eta lehen bi itzulietan lasterketaren buruan jarri zen. Zortzigarren itzulian, ordea, gurpila zulo batean sartu zitzaion, eta gidaria lurrera bota zuen motorrak. Denbora gehiegi galdu zuen hemen, eta erorikoaren unean bigarren zihoanari alde nabarmena ateratzen zion arren, lasterketa zazpigarren postuan amaitu zuen ibartarrak. Hala ere, itxaropentsu dago urriak 23ko Zona Norteko azken lasterketarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!