Hernialdeko udalerriak bandera berria du

Tolosaldeko Ataria

Hondo urdina du, eta kolore marroiko muino batzuen gainean, sustrairik gabeko zuhaitz berde bat ageri da. Lehen agertzen ziren koroa eta lepokoa kendu dizkiote.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Hernialdeko banderaren aldaketa onetsi du foru agindu batean. Aurrerantzean, kolore urdineko hondo batekin, kolore marroiko muino batzuen gainean zuhaitz berde bat agertuko da banderan.

Udal armarriaren irudikapenean dagoeneko ez dira agertzen koroa eta lepokoa, «elementu osagarriak eta apaingarriak besterik ez zirelako». Halaber, armarriaren hondoa zilarrezkoa zen lehen, eta urdina orain.

Hernialdeko osoko bilkuran hasierako onespena eman zitzaion 2025eko urrian ikur aldaketari. Hilabetez jendaurrean jarri eta inolako erreklamaziorik aurkeztu ez zenez, behin betiko onespena eman zitzaion aurtengo ekainaren 1eko osoko bilkuran.

Irailaren 11n argitaratutako foru arauarekin amaiera eman zaio administrazio bideari. Hernialdek, beraz, ofizialki bandera berria du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!