Txupinazoaren ondoren, txakolin dastaketa egingo dute, eta gauean herri afaria eta Muxutruk taldearekin erromeria. Igandera bitarte luzatuko dituzte festak, eta honakoa izango da datozen bi egunetarako egitaraua:
- Abuztuak 15, larunbata
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Sagardo Txapelketa.
- 18:00. Herri kirolak.
- 19.00. Tortilla patata txapelketa txarangaz girotua.
- 21:00. Zagi ardoa.
- 00:00. Ostarte erromeria.
- Abuztuak 16, igandea
- 11:00. Ardi txakur lehiaketa.
- 14:00. Haur, gazte eta jubilatuen bazkaria.
- 17:00. Kale antzerkia: Euli jasa.
- 19:00. Bertsolariak.
- 21:00. Zagi ardoa.
- Ondoren. Festa amaierako traka.