Hernialden izan da zer ikusi

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 10a

Kultur Eguna ari dira ospatzen Hernialdean, eta horren bueltan, azoka egin dute goizean pilotalekuan.

Kultur Eguna dute Hernialden, eta horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean, Kutsidazu bidea, Ixabel horma-irudiaren inaugurazioa egin dute pilotalekuan, eta horren ostean, hasiera eman diote aurtengo azokari. Izan ere, bigarrenez antolatu dute artisau azoka.

Artisau eta ekoizle ugarik parte hartu dute aurtengoan, eta tartean izan da ATARIA ere. Herritarrek ere ekarpena egin nahi izan diote azokari: elkartean pintxoak eta edariak banatu dituzte eta herriko haurrek egindako eskulanak ere erakutsi dituzte. Txikienentzako tailerrak izan dira tartean, eta herritarren lanekin erakusketatxo bat ere muntatu dute.

Eguerdina, bazkari herrikoia egin dute, eta ondoren, toka txapelketa. Arratsaldean ere izango da zertaz gozatu:

  • 15:30. Haurrentzako puzgarriak.
  • 17:00. Txokolatada.
  • 18:30. 'Haurreskolari' Tio Teronen Semeak taldearen ikuskizuna frontoian. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!