Hernialdeko jaiak 2025

Emanaldi jendetsua eskaini du Korrontzik Hernialden

Ataria 2025eko abuztuaren 16a

Korrontzi musika taldearen emanaldira jende asko gerturatu da gaur arratsaldean.

Korrontzi musika taldeak emanaldia eskaini du gaur arratsaldean Hernialde, festen barruan. Jende ugari gerturatu da taldea entzutera eta bete egin da herriko plaza.

Arratsaldean jarraituko du festak Hernialden, patata tortilla lehiaketarekin. Txarangak girotu du lehiaketa eta gauean zahagiardoa izango da. Aurtengo festak amaitzeko su artifizialak botako dituzte gauerdian.

Argazkiak eta bideoa: Hernialdeko Udala

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!