Hernialdeko jaiak 2025

Joxe Mari Jauregiren ‘Txipi'k irabazi du Artzain Txakur Txapelketa

Ataria 2025eko abuztuaren 16a

Jaien azkeneko eguna da gaurkoa eta goizean herri sarreran dauden belazeetan egin dute txapelketa. Arratsaldean Korrontzi musika taldearen saioa eta patata tortilla lehiaketa izango dira.

Gaur goizean jokatu da Hernialden II. Artzain Txakur Txapelketa. Ilarduiako (Araba) Joxe Mari Jauregik Txipi txakurrarekin irabazi du lehiaketa. Iaz lehen tokian geratu zen Ataungo Aitor Tato Fidel txakurrarekin, eta aurten bigarren tokian sailkatu da.

Ikusmina piztu du bigarrengo aldiz Hernialdeko festen barruan antolatu duten txapelketak. Herri sarrerako belazeetan antolatu dute eta sei parte hartzaileek euren txakurren laguntzaz hainbat ariketa egin behar izan dituzte. Hauxe izan da azken sailkapena.

  1. Joxe Mari Jauregi Txipi - 347 puntu
  2. Aitor Tato Fidel -  282 puntu
  3. Migel Arregi Goiz - 195 puntu
  4. Jabier Zubiaurre Argi - 90 puntu
  5. Jon Ander Leunda Loki - 79 puntu
  6. Mikel Kalderon Sua - 13 puntu

Hau da festetako azken egunerako prestatu duten egitaraua Hernialden:

  • 14:00. Erretirodunen bazkaria.
  • 17:30. Korrontzi musika taldea.
  • 19:00. Patata tortilla lehiaketa, txarangak giroturik.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 00:00. Su artifizialak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!