Hernialdeko jaiak 2025

Izeta sagardotegiak jantzi du txapela

Ataria 2025eko abuztuaren 15a

XXXII. Sagardo txapelketa egin dute Hernialden eta Izetaren atzetik sailkatu dira Lizeaga eta Gaztañaga sagardotegiak. 10 sagardozalek hartu dute parte txapelketan.

32. Sagardo Txapelketa egin dute Hernialden gaur. Frontoian bildu dira sagardozaleak eta 10 etxetako sagardoa probatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Jende askok hartu du babesa pilotalekuan, beroagandik ihesi, edari freskoa eta pintxoak dastatuz.

Epaimahaikideek horrela erabakita, hauxe izan da txapelketaren sailkapena:

    1. Izeta sagardotegia 111,5 puntu
    2. Lizeaga sagardotegia 110,5 puntu
    3. Gaztañaga sagardotegia 110 puntu

Egitaraua

  • 17:00. Herri kirolak.
  • 19:00. Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Oihana Iguaran eta Nerea Elustondo bertsolariak. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 00:00. Itzal taldearen eskutik erromeria.
  • 02:30. DJ Mude. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!