Txupinazoaren aurretik nabari zen jai giroa Hernialden. Goiz osoan zehar Kulki haur jolasak izan dira plaza inguruan. 12:00etan bota dute txupinazoa eta, ondoren, haur eta gazteen bazkaria izan da. Festa batzordeko kideek gaztetxoei eskaini nahi izan diete lehenengo egunaren zatirik garrantzitsuena eta arratsaldean, beraz, Potx eta Lotx pailazoak ariko dira.
Arratsaldean II. Frontenis txapelketaren finalak jokatu eta gero, txakolin dastaketa eta herri afaria izango dira. Festen lehen eguna borobiltzeko, Obeneuke erromeria taldea arituko da.
Egitaraua
- 17:00. Potx eta Lotx pailazoak.
- 18:00. II. Frontenis Txapelketako finalak.
- 19:30. Txakolin dastaketa Etxeberria aita-semeek giroturik.
- 21:30. Herri afaria.
- 00:00. Erromeria: Obaneuke.