Jendetza izan da Hernialdeko azokan

Leyre Carrasco 2025eko maiatzaren 11

Giro ederrean ospatu dute, lehenengo aldiz, artisau azoka Hernialden; 22 postu jarri dituzte herriko frontoian eta zuzeneko musika eta pintxoak ere izan dira aukeran.

Jendetza bildu da gaur goizean Hernialden. Izan ere, lehenengo aldiz egin dute artisau azoka. Herriko frontoian jarri dituzte postuak; guztira, 22 postu izan dira. Denetariko produktuak ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan da bertan. Tartean herritarrek ere ekarpena egin nahi izan diote azokari: elkartean pintxoak eta edariak banatu dituzte eta herriko haurrek egindako eskulanak ere erakutsi dituzte frontoian. Herritarren lanekin erakusketatxo bat ere muntatu dute eta Manolo Arroyoren antigoaleko gauzak, Mari Carmen Niñoren margolanak eta Laureano Aranaren eskuz egindako labanak ikusi ahal izan dira bertan. Horrez gain, zuzeneko musikak ere ez du hutsik egin gaurkoan, eta trikitilari eta pandero joleek girotu dute goiza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!