Munduko txapeldunak irabazi du Hernialdeko Igoera

Ataria 2024ko urriaren 19a

XXIII. Hernialdeko Rolleski Igoera jokatu da gaur arratsaldean. Gizonezkoetan, Imanol Rojo tolosarra nagusitu da, eta emakumezkoetan June Aranburu; biak Alpino Uzturreko kideak. Guztira 47 parte hartzaile izan dira.

SAILKAPENAK

Skating era, 4 km

  • Gizonak, helduak: Imanol Rojo (Alpino Uzturre) 11:41.
  • Emakumeak, helduak: June Aranburu (Alpino Uzturre) 19:35
  • Gizonak, beteranoak: Jesus Beltran De Lubiano 23:20.

Klasikoa, 3,2 km

  • Gizonak, helduak: Lander Martin 12:53.
  • Emakumeak, helduak: Irati Cuadrado 15:03.
  • Gizonak, beteranoak: Harkaitz Labeaga (Alpino Uzturre) 14:33.
  • Emakumeak, beteranoak: Cynthia Martinez 18:02.
  • Gaztetxoak, mutilak (1,5 km): Inhar Rosado 9:12.
  • Gaztetxoak, neskak (1,5 km): Libe Curras (Alpino Uzturre) 8:51.

Alpino Uzturre Elkarteak antolatzen duen igoeran, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Espainia eta Argentinako patinatzaileak lehiatu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!