Hernialdeko jaiak 2024

Isastegi garaile, Hernialdeko Sagardo Txapelketan

Ataria 2024ko abuztuaren 15a

Sagardoaren bueltan, giro ederra sortu da plazan eguerdian.

Sagardoa izan da Andra Mari Eguneko goizeko protagonista Hernialden. Izan ere, harrera oso ona izan ohi duen Sagardo Txapelketa egin dute, eta herritar ugari izan da plazan, sagardo desberdinak dastatuz. 31. Sagardo Txapelketa izan da aurtengoa, eta Barkaiztegi, Lizeaga, Gaztañaga, Petritegi, Izeta, Rezola, Aburuza eta Isastegi sagardotegiek hartu dute parte. 

Epaimahaiko kideek sagardo guztiak banan-bana dastatu eta puntuazioa eman eta gero, Isastegi izan da, 125,5 punturekin irabazlea. Bigarren pasa den urteko irabazlea, Lizeaga izan da, 123 punturekin. Hirugarren postua, berriz, Barkaiztegik lortu du, 121 punturekin.

Arratsaldean, patata tortilla txapelketa  izango dute, eta ondoren, Etxeberria aita-semeek girotutako poteoa. Gauean, zahagiardoa izango dute, eta afalostean, dantza emanaldia izango da, herriko dantzariekin eta Udaberri dantza taldeko kideekin. Nikotina eta DJ Txekor arduratuko dira ondoren, gaua alaitzeaz.

Bihar izango da jaien azken eguna. Hemen egitaraua:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!