Hernialdeko jaiak 2024

Haur eta gazteak, Andra Mari jaien lehen eguneko protagonistak

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 14a

Eguerdian eman diete hasiera Hernialdeko Andra Mari festei, suziria jaurtitzerekin batera. Haur eta gazteen eguna ari dira ospatzen eta goizean, Kulki jolasetan ibiltzeko aukera izan dute txikienek. Festak haur eta gazteen bazkariarekin jarraituko du; arratsaldean berriz, aurtengo egitarauan berritasuna izan den Frontenis txapelketako finalak jokatuko dira.

Datozen bi egunetan festak ez du etenik izango, eta hau izango da Hernialdeko festen egitaraua:

ABUZTUAK 15, OSTEGUNA . ANDRA MARI EGUNA

    • 11:00. Meza nagusia.
    • 12:00. 31. Sagardo Txapelketa.
    • 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
    • 19:30. Etxeberria aita-semeek girotutako poteoa.
    • 20:30. Zahagiardoa.
    • 22:30. Herriko dantzariak Udaberri dantza taldearekin.
    • Ondoren. Nikotina eta DJ Txekor.

ABUZTUAK 16, OSTIRALA

    • 11:00. Hernialdeko I. Artzain Txakur Txapelketa.
    • 11:00. Erretirodunen bazkaria.
    • Jarraian. Bingoa eta euskal abestiak.
    • 17:30. Kalakan musika taldea.
    • 20:30. Zahagiardoa.
    • 22:30. Obaneuke taldearen eskutik erromeria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!