TLHII-ko ikasle bat txapeldunorde Spain Skills lehiaketan

Ataria 2024ko apirilaren 18a

Beñat Irazustabarrena, domina jasotzeko ekitaldian.

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutu Integratuko ikasle Beñat Irazustabarrena Ugartemendia saritu dute Lanbide Heziketako olinpiadetan, soldadurako atalean.

Hernialdeko gazteak Eusko Skills 2022 txapelketa irabazi zuen Spain Skills txapelketarako txartela lortuz. Madrilen izan da lehiaketa apirilaren 9tik 13ra eta soldadurako atalean zilarrezko domina eskuratu du. Enrike Odriozola da eskolako tutorea eta «oso harro» dagoela esan du. «Dual ereduan Eraikuntza Metalikoen goi mailako zikloa egiten ari da eta eskolako ikasketak Cadinox enpresako esperientziarekin uztartzen ditu», gaineratu du. Gaztea beste 14 gazterekin lehiatu da.

Hezkuntza Ministerioak Lanbide Heziketa bultzatzeko antolatutako lehiaketa da Spain Skills. Hainbat alorretan banatuta lehiatu ziren gazteak eta soldaduraren kasuan, hiru egunez aritu zen hernialdetarra.

Iñaki Paz, Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutu Integratuko zuzendaria, Beñat Irazustabarrena eta Enrike Odriozola Tolosaldeako irakaslea eta Beñaten tutorea.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!