Lizeaga sagardotegiak irabazi du Hernialdeko XXX. Sagardo Lehiaketa

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 15a

Andra Mari eguna ari dira ospatzen, gaur, Hernialden, eta aurten ere, Sagardo Lehiaketa antolatu dute. Hogeita hamargarrena izan da aurtengoa, eta Astigarragako Lizeaga sagardotegiak irabazi du 126,5 punturekin. Bigarren; Aburuza sagardotegia izan da 125 punturekin, eta hirugarren berriz; Alorrenea 114,5 punturekin.

Arratsaldean; festei amaiera emango zaie Hernialden, eta honako hau izango da egitaraua:

 

  • 18:00. Korrontziren emanaldia.
  • 19:00. Etxeberria aita semeak.
  • 20:30. Zahagi ardoa musikaz girotua.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!