Haurrak jolaserako gogoz esnatu dira Hernialden

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 14a

Haur eta gazteen eguna ari dira ospatzen Hernialden; eta goizean, Kulki haur jolasak egin dira etxeko txikienek goza zezaten.

Andra Mari festen bigarren egunean murgilduta dira Hernialden. Gaur; haurrak eta gazteak dira protagonista, eta goizeko lehen unetik jolasten ibiltzeko aukera paregabea izan dute. Une honetan, haur eta gazte bazkaria egiten ari dira, eta arratsaldean festaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute.

Arratsaldean, Hernialdeko jaietan egingo den egitaraua:

 

  • 19:00. Bertso saioa. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. Gai jartzailea: Unai Elizasu.
  • 20:30. Herri afaria.
  • 23:30. Kanpora sartzen antzerkia.
  • 00:30. DJ Txispi.
  • Ondoren. Goizaldera arte txosnan musika.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!