Toka txapelketa eta hamaiketakoarekin hasi dituzte festak Hernialden

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 13a

Eguerdian eman diete hasiera Hernialdeko Ama Birjin festei, suziria jaurtitzerekin batera. Goizean; hamaiketakoak eta toka txapelketak hartu dute protagonismoa.

Gaur eman diete hasiera herriko festei Hernialden. Suziria lehertu aurretik, hamaiketakoa egin dute herritarrek soziedadean, eta 12:00etan jaurti duten suziriarekin eman die ofizialki hasiera festei. Jarraian; toka txapelketa egin dute, eta 14:00etan bazkarirako elkartu dira herritarrak. Orain bingoa egingo dute, eta arratsaldean zahagi ardoaz eta musikaz gozatzeko aukera egongo da.

Datozen bi egunetan festak ez du izango etenik, eta hau izango da Hernialdeko festen egitaraua:

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA, HAUR ETA GAZTEEN EGUNA

  • 11:00. Kulki haur jolasak.
  • 13:30. Haur eta gazte bazkaria.
  • 17:00. Potx eta Lotx pailazoak.
  • 19:00. Bertso saioa. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. Gai jartzailea: Unai Elizasu.
  • 20:30. Herri afaria.
  • 23:30. Kanpora sartzen antzerkia.
  • 00:30. DJ Txispi.
  • Ondoren. Goizaldera arte txosnan musika.


ABUZTUAK 15, ASTEARTEA, ANDRA MARI EGUNA

  • 11:00. Meza.
  • 12:00. 30. Sagardo Txapelketa. Parte hartzaileak: Lizeaga, Petritegi, Izeta, Barkaiztegi, Gaztañaga, Aburuza eta Alorrenea.
  • 18:00. Korrontziren emanaldia.
  • 19:00. Etxeberria aita semeak.
  • 20:30. Zahagi ardoa musikaz girotua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!