Hernialdeko Rolleski Igoera bueltatu da

Ataria 2021eko urriaren 23a

Alpino Uzturre klubak antolatuta Hernialdeko Rolleski Igoera egin dute gaur. Helduen mailan bi modalitatetan aritu dira, skating estiloan eta estilo klasikoan. 61 pertsonek hartu dute parte eta Alpino Uzturrek Imanol Rojo taldekideak skating estiloan egindako marka nabarmendu du.

Hogeigarren aldiz egin dute Hernialdeko Rolleski Igoera. COVID-19aren eraginez iaz ezin izan zuten antolatu, baina aurten posible izan da. Helduen mailan bi modalitatetan aritu dira, skating estiloan eta estilo klasikoan. Bien helmuga Hernialdeko plazan izan da eta giro ona sortu da herrian.

Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Madrileko partaideak egon direla esan du Alpino Uzturre taldeak, 61 guztira. Nabarmendu du era berean, skating estiloan (4 km) mutiletan Imanol Rojok (Alpino Uzturre) lortutako denbora.  Tolosarrak 12:00ko denbora egin du eta Peio Añarbe Singuenzak 14:23koa, alde handia atera dio hortaz.

Infantilen artean estilo klasikoan Irrintzi klubeko Aitor Maeztu Purti izan da lehena eta nesketan Uharte klubeko Ainhoa Montoya Uriarte.

Beteranoen artean skating estiloan eta mutilen artean Jesus Beltran de Lubiano (Uharte) izan da lehena eta emakumezkoetan Katixa Arizmendi Gonzalez (Triatlon Tafalla). Estilo klasikoan aldiz, Fernando Perez Cabrero (Mundo Nordico) eta Amaia Abanzabalegi Bastida (Eibar) izan dira lehenak.

Seniorretan skating-ean Alpino Uzturreko Imanol Rojo Garcia izan da lehena eta emakumezkoetan Cynthia Martinez Ibero (Irrintzi). Eta estilo klasikoan Lander Martin Hernandez (Irrintzi) eta Irati Cuadrado Noain (Irrintzi) izan dira azkarrenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!