Duela 30 urteko Hernialde

Ataria 2021eko apirilaren 29a

Hernialdeko Erniobide elkartea 1990an inauguratu zuten. Okasiorako udalaren enkarguz Pablo Dendaluzek egin zuen ikus-entzunezko lana da hau.

80eko hamarkada bukaeran, Joxe Mari Iraola Hernialdeko alkate zela, eta Lukas Mendikute zinegotziaren ekimenez, herriaren bizimodua erakusteko ikus-entzunezkoa osatzeko enkargua eman zioten Pablo Dendaluzeri. Hainbat herritar ageri dira bertan Hernialdeko zenbait ohitura azalduz.

1990an berritu zuten herriko Erniobide elkartea eta inaugurazioaren harira osatu zuten bideoa. Ikus-entzunezko lana erakusteko emanaldi bat prestatu zuten herritarrentzako, garai hartan, elkartean bertan.

Urteotan galduta egon da bideoa baino berriki berreskuratu du Hernialdeko Udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!