Hernialden lehen sektoreko PR3 lur saila salmentara aterako dela jakinarazi du udalak eta izen emateko epea apirilaren 22tik maiatzaren 24ra zabalik izango dela esan du.
Hernialdeko udalaren web gunean eta udal bulegoetan egongo dira izen emateko baldintzak kontsultatzeko moduan. Udalak gogoratu du eskatzen diren baldintzak bete beharrekoak izango direla.