Atarikideen txokoa

Aste honetako irabazlea badakigu dagoeneko

Ataria 2020ko uztailaren 2a

Zatzaizkit-eko kamiseta bat eta beraien Hernialdeko serigrafia-tailerrean bisita gidatua zozkatu ditugu aste honetan Atarikideen artean. 

  • Sariduna:
    • Maier Ugartemendia (Leaburu-Txarama)

Zatzaizkit-eko ikurra den kamisetetako bat, aukeran txuria edo beltza, irabazi du.

Gainera, Zatzaizkit-eko tailerra ezagutzeko aukera ere izango du. Bertan, serigrafia eta lan teknika ezberdinak ikusi, parte hartu, probatu eta kamiseta eta bestelako produktuak nola gauzatzen diren bertatik ikusteko aukera paregabea izanik. 

Mila esker parte hartu duzuenoi, eta zorte on hurrengorako! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!