Atarikideen txokoa

Dotore jartzeko aukera aste honetan

Ataria 2020ko ekainaren 29a

Zatzaizkit-eko kamiseta bat eta beraien Hernialdeko serigrafia-tailerrean bisita gidatua zozkatuko ditugu aste honetan Atarikideen artean. 

Zatzaizkit-eko ikurra den kamisetetako bat, saridunaren aukeran txuria edo beltza, irabazi ahalko da. 

Gainera, Zatzaizkit-eko tailerra ezagutzeko aukera ere izango da. Bertan, serigrafia eta lan teknika ezberdinak ikusi, parte hartu, probatu eta kamiseta eta bestelako produktuak nola gauzatzen diren bertatik ikusteko aukera paregabea izango da. 

Zozketan parte hartzeko, osteguna 11:00k arte

 

  • Kamisetaren neurria eta kolorea beltza edo txuria aukeran, erabilgarritasunaren arabera.
  • Bisita gidaturako eguna zehaztu beharrekoa. 

 

Atarikidea ez baldin bazara berriz, sartu hemen eta egin Atarikide.
Eskualdeko hedabidea babesteaz gain, papereko edizioa ikusi, deskontuez baliatu eta zozketetan partu hartu dezakezu. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!