'Herri txiki infernu handi' Hernialdeko elizan, ostegunean

Ataria 2020ko urtarrilaren 20a

Urtarrilaren 23an, osteguna, 20:00etan Hernialdeko elizan egingo dute ekitaldia.

Telebista programak herriko biztanleekin egindako elkarrizketen bideo proiekzioa, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren monologoak eta Sebastian Lizasoren bertsoak izango dira.

Hernialdeko herritarrei eta ingurukoei deia zabaldu diete, osteguneko ekitaldira gerturatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!