2019/12/24 08:30
08:30. Herriko plazan elkartuko dira eta Bentara jaitsita ibilbidea hasiko dute.
09:00. Behetik gora hasiko dira kantatzen etxez etxe, herriko trikitilariek alaiturik.
14:30. Bazkaria herriko elkartean.
15:30. Berriro aterako dira gelditzen diren gainontzeko etxeak bisitatuz.
Iluntzean, Olentzerori ongi etorria egingo diote herriko gazteek, zuzien eta trikitilarien laguntzaz. Frontoira iristean, opari eta gozoki banaketa egin, eta Olentzero agurtuko dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?