ARGAZKI GALERIA

64 kirolari, XIX. Hernialdeko Rolleski igoeran

Ataria 2019ko urriaren 19a

Estilo librean, zein klasikoan, rolleskian igo dira Hernialdera hainbat kirolari.

Alpino Uzturre elkarteak antolatuta, XIX. Hernialdeko Rolleski Igoera egin da, beste urte batez. Oraindik elurraz gozatzeko aukerarik ez dutenek, igoera aprobetxatu dute indarrak hartzen joateko. Guztira, 64 kidek hartu dute parte. Hona hemen sailkapena:

Estilo librean (4 km):

  • Mutil heldua: Manex Salsamendi, 00:13:18
  • Neska heldua: Irati Cuadrado, 00:17:47
  • Mutil beteranoa: Daniel Pla, 00:13:49
  • Neska beteranoa: Nerea Martinez, 00:19:04

Estilo klasikoan (3,2 km):

  • Mutil heldua: Unai Palacios, 00:13:55
  • Neska heldua: Henar Etxeberria, 00:15:15
  • Mutil beteranoa: Fernando Perez, 00:14:57
  • Neska beteranoa: Amaia Abanzabalegi 00:21:42

Estilo klasikoan, infantilak (1,6 km):

  • Mutil infantila: Xavi Ruberte, 00:08:03
  • Neska infantila: Irati Larramendi, 00:11:09

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!