Hernialdeko jaiak 2019

Petritegiko sagardoa txapeldun, Hernialdeko XXXVII. sagardo txapelketan

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko abuztuaren 18a

XXXXX sagardoa onena, Hernia 12 1566138568616
XXXXX sagardoa onena, Hernia 1 1566131205359
XXXXX sagardoa onena, Hernia 2 1566131205876
XXXXX sagardoa onena, Hernia 3 1566131206368
XXXXX sagardoa onena, Hernia 4 1566131206832
XXXXX sagardoa onena, Hernia 5 1566131207314
XXXXX sagardoa onena, Hernia 6 1566131207800
XXXXX sagardoa onena, Hernia 7 1566131208264
XXXXX sagardoa onena, Hernia 8 1566131208760
XXXXX sagardoa onena, Hernia 9 1566131209267
XXXXX sagardoa onena, Hernia 10 1566131209728
XXXXX sagardoa onena, Hernia 11 1566131210190

Andra Mari jaien azken egunean, sagardo dastatzea indar erakarlea izan da, Hernialdeko plaza jendez betetzeko.

Postuak frontoiko arkupean, eta adituak oholtza gainean. Hori izan da, bazkal aurreko orduetan, Hernialdeko plazako atrezzoa. XXXVII. sagardo txapelketa ospatu dute, Andra Mari jaien barruan, eta txapelketaren ibilbidea ez da zenbakian bakarrik nabaritu: herritarrez gain, hainbat sagardozale bertaratu da Hernialdera, beren dastamena epaimahaiarenarekin alderatzera.

Epaileak serio aritu dira oholtzatik, sorta bakoitza dastatuz, usainduz eta itxurari erreparatuz. Petritegi sagardotegiak jaso du puntuaziorik altuena eta, ondorioz, aurtengo irabazlearen txapela jaso dute. Bigarren postuan Sarasola sagardotegiko sagardoa sailkatu da, eta hirugarren saria bi sagardotegiren artean banatu behar izan dute: Gaztañagaren eta Barkaiztegiren artean. 

Ohiko moduan, sagar zukuari laguntzeko txorixo pintxoak ere eskuragarri izan dituzte hala nahi zutenek, eta ia denek etsi behar izan dute, bazkal aurreko gosearen eta tentazioaren aurrean.

Hernialden gaur agurtuko dituzte amabirjinak, baina igandearen neurriko egitaraua dute bazkalondorako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!