Lehiaketara aterako da Hernialdeko ostatuaren kudeaketa

Tolosaldeko Ataria 2019ko urt. 24a, 13:05

Pleguak udal bulegoan eskuratu daitezke, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00tara eta www.hernialde.eus edo www.kontratazioprofila.com eskuratu daitezke.

Hernialdeko Ostatu tabernaren ustiaketa lehiaketara aterako du Hernialdeko Udalak, esleipen berri bat emateko asmoz.Udalaren helburu nagusietako bat da 2019an taberna ostatua, berriz ere, martxan jartzea, herritarrentzat "beharrezko zerbitzua" dela uste baitu.

Hernialdeko Ostatua ongi kokatua dagoen lokala da, 95 metro karratu ingurukoa eta udalak beharrezko material guztiak jarriak ditu; baxera, sukaldeko tresneria, mantelak… Plaza inguruan, berriz, herri txikien gehiengoaren antzera, frontoia, parkea eta aparkalekua ditu, besteak beste.

Pleguetan aipatzekoak dira udalak eskatzen duen gutxieneko ordutegia eta prezioa; Astegunetan, astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 18:00 arteko ordutegia izango du ostatuak; ostiral, larunbata eta jai egun edo jai bezperetan 10:00etatik 20:00 arte. Atseden eguna, ohikoa den bezala, astearteetan mantentzea erabaki du udalak, aldatzeko aukera irekia dagoelarik.

Prezioari dagokionez berriz, hileko 50 euro eskatzen ditu udalak, urtean 600 euro izango direlarik.
Hasiera batean esleipena, urte betekoa izango da, gehienez 25 urte luzatu daitezkeelarik.
Pleguak udal bulegoan eskuratu daitezke, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00tara eta www.hernialde.eus edo www.kontratazioprofila.com eskuratu daitezke.

Proposamenak aurkezteko epea 15 lanegunekoa izango da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatzen denetik hasita. Proposamen hauek udal bulegoetan lehen aipatutako ordutegian aurkeztu daitezke, udala@hernialde.eus edo alkatea@hernialde.eus korreo elektronikoetan.

"Aukera paregabea herri txiki batean proiektu polit batekin hasteko", aipatu dute udal arduradunek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!