80 parte hartzaile, Hernialdeko Rolleski igoeran

Ataria 2018ko urriaren 17a

Hernialdeko Rolleski Igoeraren 18. edizioa jokatuko da, larunbatean, Alpino Uzturre Elkarteak antolatuta.

Azken urteotan egin izan duten moduan, Anoetatik irtengo dira eskiatzaileak 16:00etan eta Hernialdeko plazan amaituko dute lasterketa. Rollerskia bi gurpileko zati metalikoa da, fondoko eskiatzaileek elurra iritsi bitartean asfaltoan entrenatzeko erabiltzen dutena.

Txoko askotatik etorritako 80 parte hartzaile inguru espero dituzte larunbatean Hernialden: gipuzkoarrak, arabarrak, nafarrak, aragoiarrak edota madrildarrak. Informazio gehiagorako edo izena emateko, info@alpinouzturre.eus helbidera idatzi edo 943 65 27 89 telefonora deitu daiteke.

Lasterketak irauten duen denboran, 16:00etatik 16:30era, Anoeta eta Hernialde arteko errepidea itxita egongo da, segurtasunagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!