Udako ohiko bero sargoritik urruti, bustita esnatu da, gaur, Tolosaldea. Hala ere, euritik aparte ere, gozatzen jakin dute askok, besteak beste, Hernialden. Andre Mari festak atzo hasi baziren ere, gaur goizean, haurrek ez dute aitzakia faltarik izan ongi pasatzeko. Era guztietako puzgarrietan jolasean aritu dira gehienak. Gutxi batzuk, berriz, geroago, zezentxoen aurrean lasterka egitera animatu dira. Eta izan da, tartean, errekorteren bat edo beste gauzatzera ausartu denik.
Orain, haurren bazkaria ospatzen ari dira bertan, eta arratsaldean jarraituko dute festa giroan. Haurrek jolas gehiago egiteko aukera izango dute, patata tortilla lehiaketan parte hartu aurretik. Iluntzean, berriz, zahagi ardoan bilduko dira herritarrak, afaltzeko asmoz, DJ-ak herria musikaz girotu aurretik. Nahiz eta jaiei asteazkenean emango dieten amaiera, bihar ere badute zertaz gozatu Hernialden.