Hernialdeko Andramari jaiak 2018

Hernialde ere murgildu da festan

Irati Saizar Artola 2018ko abuztuaren 12a

Astoa balkoitik jaitsi ez badute ere, suziriek eman diete hasiera aurtengo festei Hernialden. Indartsu hasi dituzte gainera sagardo txapelketarekin. 

Ohikoa da festetan sagardo dastaketa egitea, baina ez hainbeste sagardo txapelketa. Hernialden bada XXVII.a dute aurtengoa. Sei lagunek osatu dute epaimahaia eta txandaka probatu dituzte lehian parte hartu duten zortzi sagardo desberdin. Petritegi, Lizeaga, Barkaiztegi, Izeta, Sarasola, Rezola, Otsua-enea eta Urruzola izan dira parte hartzaileak. Bien bitartean astoa balkoitik begira geratu da. Aurten, ez dute jaitsi, Igaro Balda alkateak aipatu duenez, nekatu xamar aurkitu dute eta festak balkoian bertan ikusmiran pasatzea hobe izango dela pentsatu dute. Asteazkena bitarte, Andra Mari jaiez gozatzeko tartea izango du, bai astoak, eta baita herritarrek ere. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!