77 parte hartzaile Hernialdeko Rolleski Igoeran

Ataria 2017ko urriaren 21a

Josu Erkizia, Marta Caster, Unai Palacios, Maialen Lopez, Hodei Aramendi eta Olaia Plazas izan dira azkarrenak Hernialdeko helmugan.

Hiru lasterketa jokatu dira Hernialdeko Rolleski Igoeraren barruan. Helduak bi modalitatetan neurtu dira: klasikoan eta skating-ean. Haur eta gaztetxoak estilo klasikoan irten dira erdibidetik.

Sailkapenak

Estilo librea edo skating proba. 3,2 km

Josu Erkizia (12.15,8)

Marta Caster (15.13,2)

Beteranoa: Jesus Beltran (15.56,8)

Estilo klasikoa. 3,2 km

Unai Palacios (15.25,5)

Maialen Lopez (16.25)

Beteranoak: Peio Gorostegi eta Amaia Abanzabalegi

Estilo klasikoa, haurrak, 1,6 km

Hodei Aramendi (8.01,2)

Olaia Plazas (8.09,6)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!