Andra Mari jaiak 2016

Herri kirolak, festa girotzeko

Ane Urkola 2016ko abuztuaren 15a

Profesionalen txanda izan zen atzo Hernialden, eta gaur, herritarrak izan dira herri kirolen protagonista. Gaur amaituko dira lau eguneko festak, amaierako traka bota ondoren.

12:00etan, meza nagusia izan da eta ondoren, hamaiketakoa egin dute herriko elkartean. Arratsaldean, herritarren arteko herri kirolak izan dituzte. Argi geratu da lehia baino, festa giroa jartzea dela garrantzitsuena.

Gauean, zahagi ardoa izango da herriko plazan, eta Laja eta Narbaiza trikitilariak arituko dira ondoren giroa alaitzen. Gauerdian, festa amaierako traka botako dute, baina ikusiko da noiz arte luzatzen den festa; izan ere, hurrengo urtera arte agurtu beharko dituzte festak hernialdetarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!