Andra Mari jaiak 2016

Sagardoz busti da Hernialde

Andoni Uzkudun 2016ko abuztuaren 14a

Meza nagusia amaitu ondoren, sagardoa eta pintxoen garaia iritsi da Hernialden. Sagardo ezberdinak dastatzeko aukera zabala izan dute Hernialden ospatu den XXV. txapelketan.

Hemen datozen egunetako egitaraua:

ABUZTUAK 14, IGANDEA

12:00. Meza nagusia.

Ondoren. XXV. Sagardo txapelketa, txorizo pintxoekin.

18:00. Herri kirol emanaldia: Nemesio Arregi, Imanol Iruretagoiena, Pellejero eta Quintana aizkolariak, eta Iban Ugartemendia harri-jasotzailea.

21:00. Zahagi ardoa Iker Zubeldia eta Angel Larrañaga bertsolariekin

Ondoren. Herriko dantzarien emanaldia.

Gauean. Kupela taldea goizaldera arte.

 

ABUZTUAK 15, ASTELEHENA

12:00. Meza nagusia.

Ondoren. Hamaiketakoa herriko elkartean.

18:30. Herri kirol saioa herriko bi taldeen artean.

21:00. Zahagi ardoa.

Ondoren. Laja eta Narbaiza trikitilariak.

00:00. Festa amaierako traka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!