Andra Mari jaiak 2016

Mozorroak soinean dituztela hasi da festa Hernialden

Ataria 2016ko abuztuaren 12a

Jaitsi da astoa Hernialdeko elizako kanpandorretik eta hasiera eman diote Andra Mari jaiei. Gaur mozorro eguna dute bertan eta afaltzeko zahagi ardoa izango dute.

18:30etan eman zaie hasiera lau eguneko festei, txupina aireratu ostean. Jarraian, tortilla patata lehiaketa izan dute herritarrek. 21:00etan, zahagi ardoa izango da, eta segidan, mozorro onenari saria emango zaio. Ondoren, VIII. Mus txapelketa herrikoia jokatuko da; gauean, musika jartzen ariko da DJ Andoni.

 

Bihar, Umeen Eguna

 

Biharkoa egun berezia izango da herriko gaztetxoentzat. Izan ere, goizetik hasita, ekitaldi ugariz dibertitzeko abagunea izango dute. Honako egitaraua izango da:

 

ABUZTUAK 13, LARUNBATA

UMEEN EGUNA

10:30. Puzgarriak eta zezentxoak goiz guztian zehar.

14:00. Umeen bazkaria.

Segidan. Ginkana arratsaldean jolasteko.

18:00. Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia.

Ondoren. Herri afaria.

Jarraian. DJ Urbietarekin diskofesta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!