Suziriaren txinpartak medio, festak abian jarriko dira Hernialden. Mozorroak tarteko, patata tortilla lehiaketa eta zahagi ardoa izango da, energiaz soberan izateko egun indartsuenen atarian. Segidan, zortzigarrenez, mus txapelketa herrikoia izango da; eta Andonik musikarekin alaituko du herria, ondoren.
Larunbatean, umeen garrasiak nabarmenduko dira, beste gauza guztien gainetik. Goiz guztian zehar, puzgarriak eta zezentxoak izango dituzte nahi adina dibertitzeko; bazkalostean, berriz, ginkana jokoa egingo da. Patxin eta Potxin pailazoen tartea izango da, 18:00etan, haurren irribarreak belarritik belarrira marrazteko. Herri afaria bukatu bezain pronto, DJ Urbieta ariko da musika jartzen.
Abuztuaren 14an, upel ezberdineko sagardoak dastatzeko tartea izango dute hernialdetarrek. Arratsean, herri kirolak izango dira kirolari ezagunen eskutik. 21:00etan, aldiz, zahagi ardoa izango da, Iker Zubeldia eta Angel Larrañaga bertsolariek alaiturik. Bukatzeko, kriskitin hotsa nagusituko da, herriko dantzariek emanaldia eskainiko baitute; eta goizaldera arte, Larrañaga ariko da berriz ere, Kupela taldearekin.
ANDRA MARI JAIAK
ABUZTUAK 12, OSTIRALA
MOZORRO GAUA
18:00. Txupinazoa eta suziriak.
Segidan. Patata tortilla lehiaketa herrikoia.
21:00. Zahagi ardoa, eta mozorro onenari saria.
Jarraian. VIII. Mus txapelketa herrikoia (herrikoek soilik dute parte hartzeko aukera).
Ondoren. Musika Andonirekin.
ABUZTUAK 13, LARUNBATA
UMEEN EGUNA
10:30. Puzgarriak eta zezentxoak goiz guztian zehar.
14:00. Umeen bazkaria.
Segidan. Ginkana arratsaldean jolasteko.
18:00. Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia.
Ondoren. Herri afaria.
Jarraian. DJ Urbietarekin diskofesta
ABUZTUAK 14, IGANDEA
12:00. Meza nagusia.
Ondoren. XXV. Sagardo txapelketa, txorizo pintxoekin.
18:00. Herri kirol emanaldia: Nemesio Arregi, Imanol Iruretagoiena, Pellejero eta Quintana aizkolariak, eta Iban Ugartemendia harri-jasotzailea.
21:00. Zahagi ardoa Iker Zubeldia eta Angel Larrañaga bertsolariekin
Ondoren. Herriko dantzarien emanaldia.
Gauean. Kupela taldea goizaldera arte.
ABUZTUAK 15, ASTELEHENA
12:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa herriko elkartean.
18:30. Herri kirol saioa herriko bi taldeen artean.
21:00. Zahagi ardoa.
Ondoren. Laja eta Narbaiza trikitilariak.
00:00. Festa amaierako traka.